Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia
Conductor/a
Urkiri, Bikain
Bertsolaris / Autores
Artetxe, Miren
Arzallus, Maddalen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Miren, haur jolas-parke bateko zaintzailea zara. Maddalen amama bere ilobekin joan da Gargantuara. Hamar bat buelta eman ditu, baina hamaikagarrenean amama falta da.

Descripción

Melodia
Zeruari begira
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maddalen Arzallus

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe
Hau lehen hor ibili da
haurrei eragiten
han garraxi batean
“Aizu paretik ken”
denak atera dira
ta hau ez da irten
igual hor egongo da
tapoia egiten. (bis)

M. Arzallus
Ta ni izan ninteke
tapoirik onena
Miren jakin ezazu
esaten dutena
hamaika ikusteko
jaioak garena
gaur ikusiko duzu
hamabigarrena. (bis)

M. Artetxe
Hamar buelta egitea
zen gaur zure xede
hortarako baduzu
nahikoa botere
baina aizu ezin da
egizu mesede!
Sei urte hamar aldiz
edukita ere. (bis)

M. Arzallus
Horrenbeste dudala
duzu zuk iritzi
haurrak hor ari dira
igo eta jetxi
denbora pixka’t gehio
ez zaidazu utzi
oraindikan goraino
ez bainaiz iritsi. (bis)

M. Artetxe
Hori al da helburu?
Hori al da sari?
Nahikoa egin duzu
ta egon zaitez adi.
Horra hor amona bat
bueltaka saltari
ta zer esango diot
nere jefeari? (bis)

M. Arzallus
Ondo jardun duzula
gaurkoan lanean
lagundu didazula
behar nuenean
itxaron’ezaidazu
tobogan-an behean
ta harrapa nazazu
jeixten naizenean. (bis)

M. Artetxe
Horrelako pisu bat
eusterik balego!
Zer uste duzu naizela
ni Superman edo?
Amona bat saltoka
bi masailak bero
birala egingo da
grabatu ezkero. (bis)

M. Arzallus
Nik egin behar diot
bada horri uko
zuk ez nauzunez Miren
orain grabatuko
lasai utzi nazazu
baduzu gustuko.
Lasai ni beste inor
ez baita sartuko. (bis)

M. Artetxe
Bai horretaz seguru
geratu zaitezke
nik ordena ta honek
eske, eske, eske...
Egitan admiratzen
zaitut nik hainbeste!
Zu hor eta hiru biloba
bokadillo eske. (bis)

M. Arzallus
Nolako arrazoia
gaurkoan jopela!
Jakin zazu ni lasai
geratzen naizela
mundu moderno hontan
gu gauden bezela
bokata aitonari
eska diezaiotela. (bis)