Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-01-11 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-01-11 Legutio Jaialdia
Conductor/a
Kortabarria, Maialen
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Maddalen
Bartra, Oihana
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Irratiko bi kazetari zarete. Zuzenean sartu aurretik, zuen artean hizketan ari zaretela, konturatu zarete dena zuzenean entzun dela.

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-01-11 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Oihana Bartra

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus
A ze nolako tranpa
irratiarena!
Sekretua bihurtu
zaigu hots ozena
total ja berdin digu
entzun dute dena
kontatu zazu berriz
kuleroarena. (bis)

O. Bartra
Nahi ez genuela ta
grabatu digute
audientzia apur bat
igotzean truke.
Bale, ez ditut aldatu
orain hiru urte
hori zuzenean be
kontatuko nuke. (bis)

M. Arzallus
Irratia motza da
neretzat hontako
uhinak behar ditut
haundi eta asko
balioko genuke
telebistarako
kuleroak buruan
dantza eta salto. (bis)

O. Bartra
Baina lehen segi dugu
guk berbeta igual
eta zuk ere sartu
egin duzu, total!
Jefeari lehen deitu
diozu “Anormal!”
baina hori guztia
natural-natural. (bis)

M. Arzallus
Justifikatu behar
al dut horregatik?
Bai, bai esan izanak
lotsa ematen dit
baina erru guztia
Oihana ez dut nik
errua berea da
izateagatik. (bis)

O. Bartra
Jefea ez baitago
bere onenean
han egon da entzuten
ta hasperenean
eta zure berbaldi
horren lehenean
bota egingo zaitu
zuzen-zuzenean. (bis)

M. Arzallus
Oihana horrelako
konturik ba al da?
Bota behar al nauen
egiozu galda
eta zu pozez zaude
parre ta algara
baina zu´re nerekin
etorriko zara. (bis)

O. Bartra
Batera pasa dugu
hainbeste denbora
bioi falta zaigu
halako ganora!
Zurekin joango naiz
Maddalen gustora
aske izango garen
irrati saiora. (bis)