Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-01-11 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2019-01-11 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Agirre
Jendeak nola egiten
digun enbarazu
ni estratega bat naiz
eta egin kasu
atean serio-serio
jarri behar zara zu
dendako segurata
itxura daukazu. (bis)
J. Soto
Lehenak izateko
eskaparatean
truku bat okurritu
zaizu bapatean:
ni segurata gisa
jartzeko atean
sartu berrogei kilo
motxila batean. (bis)
M. Agirre
Beraz estrategiak
aurrera dihardu
motxilaren hori ez
zuk pisua galdu.
Biok lehenengoak
sartuko gara gu
ta zuk noski lehenengo
neroni zabaldu. (bis)
J. Soto
Suertatu ez gaitezen
nahi ta ezinetik
lehenak sar gaitezen
ate urdinetik
laguntza behar degu
ezker-eskuinetik
ze neri ez zait inor
pasako gainetik. (bis)
M. Agirre
Inor pasatzen bada
jarri bero-bero
denda osoa guretzat
izango da gero!
Baina erruki haundirik
ez zazu espero
bioi fraka berdinak
gustatu ezkero. (bis)
J. Soto
Lasai zure aldean
hanka-luze nauzu
beste norabait joango
naiz ni pausuz pausu
taktika oso onak
pentsatzen dituzu
ta ze erosi nahi duzun
pentsatu al duzu? (bis)
M. Agirre
Ba bai, alkandora bat
ta gero txamarra
zapatila batzuna
badaukat beharra
zuk ere erostea
ez da oso txarra
eske zure estiloa
da retro xamarra. (bis)
J. Soto
Disimuluan deitu
didazu Cromagnon
ez dakit nik estilo
hontan txar zer dagon.
Joan gaitezen atera
gehio ez itxaron.
Hiru, bi, bat ta zero
ta izan zorte on!