Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-01-19 Tolosa Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori.

Descripción

Melodia
Menditarra naiz eta gogoan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Nola osatu hedabideak
independiente, libreak
gainera euskaraz mintzo direnak
ta hoiek geure kideak.
Zer dagon sobra eta zer falta
nere bi adibideak:
prentsa idatziak dirulaguntza
eta ETBk ideak.

N. Ibarzabal
Baina ETBri gauzak eskatzen
ari ote gara alperrik?
Informazio ona nahi dugu
ez esames, ez marmarrik
eta txioak denak hain labur
berez ez du ezer txarrik
baina askotan geratzen gara
titularrekin bakarrik.

A. Arzallus
Nahiz ta zaila den kalitatea
audientziekin neurtzea
jendeak ere badu indarra
eta badu gurutzea
maiz maite dugu esloganekin
ataria limurtzea
falta dena da teoria hori
praktikara bihurtzea.

N. Ibarzabal
Eta praktika kostatzen zaigu
gure bihotz eta heste
irakurleei zuzen begira
ere ipini gaitezke
ze beti gaude gu euskarazko
gauzarik onenan eske
informazio ona gustatzen zaigu
ordaintzea ez hainbeste.

A. Arzallus
Ze falta dugun pentsatu nahi dut
geure etxe bakoitzeko
geure etxean dugu Berria
euskaraz informatzeko
berdin Argia nahiz Ataria
inguruan lur hartzeko
falta zaiguna da mando on bat
Telecinco itzaltzeko.

N. Ibarzabal
Nahiz Telecinco nahiko genukeen
guregandik apartean
Euskal Herrian dira audientzia
altuak gure artean
estu lotuta gaude ta beti
erdarazkoen katean
igandeoro badaramagu
Diario Vasco besapean.

A. Arzallus
Nik bazterretik ibili izan naiz
Diario zelatatzen
eta gauz batek nau ni harritzen
ta gauz hori dut galdatzen:
hainbeste eskela dauzka egunero
hasiko dela beheratzen
nahiz irakurle pilo bat hil hor
sekula ez da bajatzen.
N. Ibarzabal
Infinitua da papeletan
agertu ohi den eskela
pentsatzen nabil horren atzean
konspirazio bat dela
ze ikusita euskal herritar
denak hementxe garela
euskaraz bizi nahi dugun arren
erderaz hiltzen garela.