Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-01-26 Barañain Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sarai Robles, Aitor Servier
Bertsoa entzun |
2019-01-26 Barañain Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sarai Robles, Aitor Servier
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Robles
Bertso eskolara apuntatzeko
kanpaina egingo dut di-da
hogeita bien ingurukoak
nahiz ez den errexa tira.
Ez baduzue saio batean
egon nahi soilik begira
bertso saioak baino hobeak
bertso poteoak dira. (bis)
A. Egaña
Bertso eskolara azaldu zaitez
lotsaturikan ez gorde
hirurogeiak pasa dituzu
hemengo askoren doble
seme-alabak ja kitto eta
bilobak gutxio hobe
baina sortzaile izan liteke
jubilatuta gero´re. (bis)
A. Servier
Jubilatuta jarraitu nahi dut
nik ere ezinda bestela
baina gazteei zuzenduko naiz
esperientzia ustela.
Gazte pasotek gazte borrokek
berdin jakin dezatela
bitxikeria izan zen hori
orain modakoa dela. (bis)
S. Robles
Moda da eta ez baduzue
hau sinistu nahi bai zera!
Pixka’t gehiago luza daiteke
gure onuren zerrenda
hasieran ez nun esan nahi baina
orain esango dut benga:
bertsolaria baldin bazara
askoz gehio ligatzen da. (bis)
A. Egaña
Zaharra ere eskola joan
ez al da kuriosoa?
Sarri penatan Diario Vascon
pasa orrialde osoa
umore beltzez esango dizut
nahiz eta ez den goxoa:
aizu zerorrek ein dezakezu
zeure eskelako bertsoa. (bis)
A. Servier
Ai bertso hori idaztea nik
Ezin nezake gomenda
eskelarako zein ligatzeko
bertso idatzi zerrenda.
Sarairi erantzun beharko diot
bere ildotik irtenda:
ez da gehiago ligatzen baina
ligoien fama hartzen da. (bis)
S. Robles
Egia da bai ligoien fama
hartzen dugula guk doan
eta kanpaina gaurkoan behintzat
nola oso ongi doan
beste argudio bat botako
dizuet nik oraingoan:
gero abestuko duzue jende
famosoaren ondoan. (bis)
A. Egaña
Agirre joan zen, Lazkanok utzi
naturala degu klaro!
Gorrotxategik iazko urtean
laga zuen hau zeharo.
Zatoz eskola egingo dezu
geuk baino plaza gehiago
Etxeberriatik Peñarengana
terreno librea dago. (bis)
A. Servier
Ez itzazula aipatu Andoni
garai bateko lagunak
gaur egunean ni kezkatzen nau
gazte jendeen jardunak:
“ETB1en ikusi zaitut
ai zuek bai euskaldunak”
erraten digu igande gauez
bizilagun erdaldunak. (bis)
S. Robles
ETB1a ez dut ikusten
ikusi beharko dut hara!
Bertsotarako erakargarri
izango da beharbada.
Gaur Barañainen gaude kantuan
probestuko dut parada:
lotsa kendu ta joan zaitezte
astelehenean Haizeara. (bis)
A. Egaña
Jubilatua haizeak ere
sarri ez dezake tira
eskarmentua eta sasoia
biak baititu guztira.
Bertso eskolara apunta zaite
bertsogintzan hasi di-da
obrak eginez zahartu zaite
eta ez obrei begira. (bis)
A. Servier
Bertso eskolan hamar bat urte
ospatuko ditut laster
urte hauetan ai zenbat lagun
zenbat saio, zenbat bazter…
Bide okerretik zuzen gabiltza
bide zuzenetik oker
bertso eskolan ikasten dugu
bertsoa ez den edozer. (bis)