Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-03-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2019-03-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Ostiral atsaldea
ai ze panorama!
Ni taberna zabaltzen
bai baitauka fama.
Gazteok zer duzue
herri hontan lana?
Nahi ote zenukete
deskafeinau bana? (bis)
J. Maia
Nahiko deskafinauta
ez ote zaude zu?
Hemen gatoz bi mutil
ta noski bi mezu:
nere argazki on bat
jarri dezakezu
taberna marjinal bat
izan nahi al dezu? (bis)
I. Elortza
Uztapide adibidez
ulertu daiteke
baina hor zehar dauzkazu
hainbeste pakete.
Nik gutxi okupatzen dut
etzanda zein tente
ta edozeinen ondoan
kabitu naiteke. (bis)
M. Lujanbio
Eskera etorri dira
pentsatu ze kutre!
Bertan ez daudela ta
kejaz dihardute.
Ia zuek bertsotan
berrogeina urte
ta historian sartzeko
zer egin dezute? (bis)
J. Maia
Marjinala zera ta
gainera egoskorra
aber ja esplikatu
behar det nere obra:
lau egunetan hiru egun
aldiz nator horra!
Aber herri honetan
nik daukat rekorra. (bis)
I. Elortza
Prest nengoke edateko
hamazazpi whiski
Miren Amuriza hor
daukazue noski
Iturriaga ere bai
patilla ta guzti
ta antza danez hiru
bizkaitarraz gaizki. (bis)
M. Lujanbio
Lasai aurten kupelak
ez du ta indarrik
hurrengorako ez da
faltako izarrik.
Jon zu Bergaran zaude
ikusi xamarrik
horregatik ez degu
argazki beharrik. (bis)
J. Maia
Egunero ikusi
nahi naute hemendik
jar zazu argazkia
edo atera klik
edozein jartzeko´re
ez det eskatzen nik
adibidez tipo hau
zein den ere ez dakit. (bis)
I. Elortza
Eta hori kantatu
izan dugula maiz!
Izena ikasteko
oraindik da garaiz
baina hartu nautenez
hemen erdi apaiz
zerbeza kañero-ra
kateatuko naiz. (bis)