Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lekue
Galdera tranpa gendun Joserra
egin ez bazendu hoba
txapelketetan egiten baita
behin behera eta behin gora
baina apustua bota behar da
egin dagidan aproba:
hiru urte barru gertatuko da
ta hemengo bat izango da.
On. Enbeita
Hogei urtean hor ibili naz
zeurok zarete lekuko
eta justoan daukat txapela
berrogei bete orduko.
Euskal Herriko kopa horretan
rimaz rima, puntoz punto
nire ritmoan baldin bagoaz
ez da laster gertatuko.
M. Amuriza
Gure etxean bi txapel dagoz
ta emon leike kontrastea
oholtza baten edo egongelan
zaharra eta gaztea
baina ez dozu matizau zer dan
lortzea ta irabaztea
balio al dau beste norbaitek
lortu ebana janztea?
U. Iturriaga
Galdera bera egiten jata
neurri batean arraro
nahiz bizkaitarrak irabaztea
izan aukeran gurago
onenak irabazi daiala
idea horretan nago
euskal herritar sentitzen bainaiz
bizkaitar baino lehenago.