Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia
Conductor/a
Galletebeitia, Xabat
Bertsolaris / Autores
Soto, Julio
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaia: Gu bat baino gehiago daukagu bakoitzak barruan. Zuk, hiru Julio desberdinetatik kantatu beharko duzu.

1.- Aste bukaera batean sekula aurretik kantatu gabeko leku batera doan Julio.
2.- Jendez goraino beteta dagoen plaza bateko oholtzatik begira dagoen Julio.
3.- Domeka libre eduki eta etxeko sofan botata dagoen Julio.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.- Aste bukaera batean sekula aurretik kantatu gabeko leku batera doan Julio.

Neurria: Hamabiko handia
Doinua: Haizea dator ifarraldetik


J. Soto
Izan liteke Arrate punta
Lekeitioko postala
Larraitz azpian den ostatua
zein Bilboko kapitala
izan liteke final laurden bat
izan liteke finala
kotxean sartu eta tokirantz
abitzen naizen ahala
pozik nijoa betiko herri
bateruntz denak bezala
baina poz hori haundigoa da
berri baterantz noala.
2.- Jendez goraino beteta dagoen plaza bateko oholtzatik begira dagoen Julio.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Hauxe da gauza zelebrezkoa
J. Soto
Hau da gustatzen zaidana eta
ez nabil zorigaitzeko
bai baina sillak topera eta
irrikaz daude aitzeko.
Ohitura daukat doinuak eta
errimajeak zaintzeko
baina benetan ba al dut zerbait
guzti hauei eskaintzeko?

3.- Domeka libre eduki eta etxeko sofan botata dagoen Julio.

Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: ETAren su-etenetik


J. Soto
Pareta gabeko plaza
zinema edo arkupe
gabiltz eguerdiz eguerdi
eta ilunpez ilunpe
ohitu gara bideetan
ohitu gara urtez urte
saioz saio ibiltzera
eta halaxe nahi genuke.
Nahiz deskantsua ona den
eta hartzen duzun zuk´e
batzutan asteburuek
luzeegi badiraute
egun libre-libreegiek
ikaratu egiten naute. (bis)