Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Onintza
Gabilondo, Nahikari
Ibarluzea, Lander "Aitxulua"
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Lehenengo haurrak pasatzen dira
jolasean izkinetan
aiton-amonak haien atzetik
sarri bere ezinetan
gero guraso gazteak eta
seme-alabak txikinetan
famili osoak pasatzen dira
baina ordu desberdinetan.

N. Gabilondo
Festa giroa eta musika
suma liteke airean
gazteak zuzen ez dira izango
pentsatu izan det nirean
gauez gustora irteten dira
parrandarako idean
goizez pausorik ez dago zuzen
etxerantzako bidean.

On. Enbeita
Sasoi batean herriko jaia
dana zelaian egoan
ta orain txosnak dagoz hor goian
barrakak mila legoan
ta ezin danez terraza baten
silla bestera eroan
pasetan dana osorik behintzat
ezin da ikusi behingoan

L. Ibarluzea
Nola Karmenak ikusi gabe
ezin nituen nik laga
kafe taza bat daukat aurrean
ta eguzkiaren islada.
Egunez zenbat gauza ditugun
aldaketa ze pasada!
Iratxe Ibarra ume batekin
ta Aitxulua falta da.

A. Mendiluze
Hiru-lau katu eliz aldera
fede sendo, fede lodi
gazte kuadrilla bazterrik baztar
nun jo eta nun erori
ez dakit ziur benetan zer den
herri bakar bat edo bi
berdin pasatu ohi den bakarra
da tren-txutxu gorri hori.

N. Gabilondo
Begirada bat aski da eta
hara zer ikusi dedan:
hiru-lau gazte ahotsik gabe
urtero ohi duten eran
sei bat guraso ikusi ditut
haserre xamar aukeran
haurrak negarrez ta bost euroko
puxikak urruti hegan.

On. Enbeita
Paellak zelan egin ikusten
egon gara mila ordu
gero pintxoak ta raba batzuk
ganora bako jatordu
elizara joan diren hiru-lau
eta ondoan gero gu
igaztik ez da ezer aldatu
baina ondo pasau dogu.

L. Ibarluzea
Tren-txutxu eta barrakak ere
entzun ditzazket hain ozen
ta egia esan lehengo hartan bai
ta orain ez naiz aspertzen
neure buruai diotsat “Lander
egitarautara goazen”
ta ez dakit zer den gusto kontua
edo nijoan zahartzen.