Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-07-26 Baiona Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nahia Sasco

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-07-26 Baiona Berezia
Conductor/a
Erremundegi, Ekhi
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Sasco, Nahia
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mundu guztiko jende ugari elkartzen da Baionako festetan. Eta horietako anitz joaten dira Turismo Bulegora informazio eske. Han egoten da txintxo-txintxo Maialen Lujanbio. Gaurkoan bi turista, Amets eta Nahia, etorri zaizkio galdezka.

Descripción

Melodia
Haurrak ikas azue
Nombre de la estrofa
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
20

Edukiari buruz

Entidades
Baionako Udala

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-07-26 Baiona Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nahia Sasco

Nombre de la estrofa:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Baionan hau dut hara
ene lehen eguna
jakin nahi dut nun dagon
giro euskalduna.

M. Lujanbio
Giro euskalduna bada
Baiona xokoan
Baiona Ttipira ta
Patxa plaza joan.

N. Sasco
Euskara ulertzeari
iten diot uko
beste leku bat nik han
ez dut ulertuko.

M. Lujanbio
Lasai ez dira zailak
ta euskararenak
frantsesez ta inglesez
daude afitxa denak.

A. Arzallus
Hondartza ezaguna
omen da Baiona
ni olatuen bila
etorri naiz hona.

M. Lujanbio
Olaturik onenak
Miarritzen omen
baina joan beharko duzu
abuztua baino lehen.

N. Sasco
Euskaldunez ta bertsoz
josten da Baiona
baina non entzunen dut
nik musika ona?

M. Lujanbio
Euskara entzuten da
txoko ttipietan
eta musika beste
ixkin guztietan.

A. Arzallus
Mattin Megadenda ere
zerrendan du jartzen
nola da Mega Mattin
txikia ez al zen?

M. Lujanbio
Mega Mattin dendaz ai
galdetu dit hala
hauxe da hau turista
intelektuala!

N. Sasco
Festa egiten dugu
edan eta hori
bainan nik jakin nahi dut
non jaten den ongi.

M. Lujanbio
Jan ta edan hemen ongi
egiten da dena
ta baduzu txoko bat
laborariena.

A. Arzallus
Eta hona ene lehen
azken gogoeta
hemen nun janzten dute
euskaldun boneta?

M. Lujanbio
Euskaldun boneta ai
nahi luke lagunak!
Jazten duten guztiak
ez dira euskaldunak.

N. Sasco
Egoiten da jendea
ta autoak hainbeste!
Maialen Baionan non
aparka gaitezke?

M. Lujanbio
Aparkatze hori da
mirari antzea
onena duzu etxetik
oinez etortzea.

A. Arzallus
Baionak historia
zuela badakit
baina zer gelditzen da
portu zahar hartatik?

M. Lujanbio
Festa giroan gaude
zure galderako
historia uzt’azu
beste baterako.

N. Sasco
Meteoak aroa
gaurko txar eman du
non aterpetuko naiz
euria ari badu?

M. Lujanbio
Beroketa globala
gauz mundutarra da
ta ez badirudi ere
mundukoak gara.