Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-08-05 Gasteiz Jaialdia
Conductor/a
Suarez, Oier
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Azken boladan hainbat erakundek kaleen izenak eta futbol zelaienak aldatu dituzte. Gasteizko Udalak ere aldatu nahi ditu. Batzorde batera deitu zaituzte

Descripción

Melodia
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Entidades
Gasteizko Udala

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Ze inportantzi kale nagusi
kale txiki ta meharrak
izen hoietan markatzen dira
herri baten azpimarrak.
Bigarrenean botako ditut
proposamen ta abarrak
baino lehenengo kendu behar dira
frankistak ta militarrak.

U. Agirre
Hoiek kalean ditugun arte
jendea ez dago lasai
komisiora deitu gaituzte
eta mogimentuen zai
aldez aurretik hitz eginikan
gatoz Maialen ta Unai.
Ze izen jarri ugari dago
eta ze kendu ere bai!

M. Lujanbio
Maiz ezagutzen ez ditugunei
ohore eginez gaude gu
konkistatzaile eta abarrak
nola dira honaino heldu?
Barkatu baina hurrengoan bai
naiz proposamenei heldu:
santuak eta amabirjina
ere kendu ditzakegu.

U. Agirre
Orduan kale ugaritara
egin behar degu bisita
nun kendu franko izango degu
plaza hoiek ikusita.
Aizu Maialen Arabaraino
nola egin degun zita
festen izenak ere aldatu
Gasteizkotatik hasita.

M. Lujanbio
Festen izenak eta kaleenak
beraz aldatzera goazen
hemen meritu egin dutenak
ohartu izan daitezen
ta emakumeak hain bereziki
nola ni ere hala naizen
ez emakume izenez baizik
euren izen ta abizen.

U. Agirre
Izena eta izana batuz
badu mila kategori
hau aitortzea kosta egiten da
mingaina jartzen zait lori
baina esan dezun kontua hartu
ta martxan jartzeko hori
plaza haundi bat eman behar zaio
Maialen Lujanbiori.

M. Lujanbio
Unai faborez horrelakorik!
Oraindik hilda ez nago
hemen isil lan egin dutenak
izango dira oparo
berdin Martxoan 3ko edo
berdin gerratik lehenago
kaleak asko daude aukeran ta
merezi duten gehiago.

U. Agirre
Emakumeak aipatu eta
bada nahiko albistea
bata pozgarri izan liteke
baina bestea tristea
ta izkutuan hainbat pasa da
hori da nere ustea
proposatzen det kaleren batzuk
izenik gabe uztea.