Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-09-01 Plentzia Jaialdia
Conductor/a
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hedoi Etxarteri entzun diogu kosmopaletismoarena. Hau da, nazioartekotasuna lortzeko euskal erakundeei ingeles ukituko izena jartzea: Basque CulinaryCenter, Bermeo TuneFest, San Sebastian Film Festival. Jone, Andoni etorri zaizu esanez Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ere modernizatu egin behar dela.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Entidades
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Beti-betikoa hil
eiten da akabo
inglesa premizkoa
ez al da zeharo?
Inprovisation ta Basque
sartu beharra dago
nahiz Mañukorta ez den
konforme izango. (bis)

J. Uria
Aldatzen joan behar dela
astiro-astiro
bonbilla piztu zaizu
ta pentsatu “Bingo!”.
Nahiz eta gerturatu
British eta gringo
ahoskatzen zeuk ere
ez duzu jakingo. (bis)

A. Egaña
Ze ajola da badut
mingaina katibu
ez dakit nola den Basque
free ez al da hiru?
Renon artzai egon zen
jendea testigu
igual Mañuk´e baietz
botatuko digu. (bis)

J. Uria
Gure Elkarte honek
egitura ta sail
betetzen ditu grada
ta hainbeste harmail
free hiru izatea
gertatu arren zail
zu ere bazaitugu
nahikoa freestyle. (bis)

A. Egaña
Askok pentsa dezake
“Gu oker gabiltzank”
akabo euskararen
sustraiak eta printzak
derrigorrezko dira
inglesezko hitzak
diruz lagundu gaitzan
Eusko Jaurlaritzak. (bis)

J. Uria
Jaurlaritzak zabaldu
diezagun atea
aldatzeko omen duzu
zuk borondatea
txapeldun haundi fama
zail eramatea
zuk nahi duzuna da zu
champion izatea. (bis)

A. Egaña
Nere alde hitz egin
didazu nabarmen
ta ejenplu garbia
botako dut hemen:
nik bere laugarrengo
txapela mekaguen
Bilbo Exhibition Center
hortan lortu nuen. (bis)

J. Uria
Bilbao Exhibition Center
ikusi nahi berriz
ai gure Andoni hura
gaur ere hemen balitz!
Errepika ta guzti
hor doa bi aldiz
ia ulertzen duzun:
forget about it please! (bis)