Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Josu Sanjurjo

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-09-21 Bera Jaialdia
Conductor/a
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Sanjurjo, Josu
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hirurogei urte inguruko bi lagun, gaztetan bikote harreman oso bizia izan zenuten. Gero bakoitzak bere bidea egin zenuten, eta orain ari zarete berriro elkar deskubritzen.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Josu Sanjurjo

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Ze ziklo kapritxoso
norbere bizitza!
Zuretzat baitzen “Maite
zaitut” lehen hitza
partekatuz muxuak
eta etxeko giltza
ta geroztik genuen
kontaktu murritza.
Kaixo Josu aspaldiko
zer moduz zabiltza? (bis)

J. Sanjurjo
Ni ederki banabil
gaizki ez sekula
ta gaur sinkronizatu
da gure brujula
nahiz ta nire bizitza
izan den mardula
zure deiak Oihana
jakin ezazula
bizitzeko gogoa
eman didazula. (bis)

O. Iguaran
Hala erakutsi dit
zure irriparrak
ilusioz hartzean
nere deiadarrak
harremanak baneuzkan
lokaztu samarrak
eta askatu ditut
kate ta amarrak
zu zinen ona edo
beste denak txarrak? (bis)

J. Sanjurjo
Nahiz eta biok ginen
bion paradisu
ni bikaina banintzen
besteak berdintsu
zurekin egoteko
nahiz nagoen izu
hirurogei urteak
ez ditugu pisu
zimurrak oso ongi
gelditzen zaizkizu. (bis)

O. Iguaran
Zimurrak laudatzea
besteik ez zen falta!
Ispiluak ematen
dit nahiko matraka
ai baino gerturatzen
ausartu zera ta
nik ere deskubritu
nahi det pixkanaka
zimurrek gorputzean
egindako mapa. (bis)

J. Sanjurjo
Beti izanak ginen
gu bikote sutsu
ta besarkatzen ginen
amultsu-amultsu
baina entzunak ditu
hainbat txutxu-mutxu.
Galdera bat Oihana
eman nahian musu
harekin ezkonduta
segitzen al duzu? (bis)

O. Iguaran
Ezkondu ginen eta
gerora banandu
ta horregatik deia
gero zuganandu
ez al zaizu ideia
ona begitandu?
Berriz izan gaitezke
ze lehen baginan gu
ta bizitzeko inoiz
ez omen berandu. (bis)

J. Sanjurjo
Nahiz nire bizitzatik
zu ez zaren irten
oraintxe hasia naiz
garuna eragiten.
Etxean baditut nik
nahiko astakirten
bi alaba nerabe
ahalik ta politen
ai baina ez didate
kasurik egiten. (bis)

O. Iguaran
Arretarik ez dezu
etxean barrena
ta kasu hau da nigana
dena dakarrena.
Elkar goxatzea da
aukera onena
noizbait Clio zahar hartan
egin genuena
gaur ez daukat alperrik
monobolumena. (bis)

J. Sanjurjo
Indar haundia dute
betiko historiek
horietako asko
baditugu biek
eta monobolumena
pertsona erdiek
eta ez noala etxera
jakizue guztiek
bi alabei orain bertan
idatziko diet. (bis)