Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2019-11-10 Basauri Jaialdia
Conductor/a
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andoni, aita, baserritarra da lanbidez, eta Igor, semea, baserrian bizi da. Semea klima aldaketarekin kezkatuta dago eta baserriko lan guztiei egozten die aldaketa hori (baratzeko ura, ganadua...) Gose greba egiten hastea erabaki du.

Descripción

Melodia
Igaran egun batez
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Baserriko bizitza
ez da humanoa
gose greba egitea
gauza bat sanoa.
Ni guzti honekin klima
konpontzera noa
zuekin mundu osoa
pikutara doa.

A. Egaña
Boterearen kontra
eta aldaketen zai
kilimak egiteko
ere ez zerate gai.
Lehen ez zegoenean
guk den-dena jan ai!
Orain dena dago ta
ez duzue jan nahi.

I. Elortza
Zenbat litro ote doaz
zure ortuetan?
Ta behien CO2a
gure arnasetan…
Jo ta akatu behar dugu
aita biok bertan
Chernobil bat daukazu
baserri honetan.

A. Egaña
Tximini bakarra dut
ta bera okerra
delitua ez al da
pertsona alperra?
Delitua da ostea
delitua gerra
baina ez da delitu
behi baten puzkerra.

I. Elortza
Ni udalean lanean
serio-serio
honi ipini nahian
neuk erremedio.
Zuekin planeta ta
galaxia adio
ta ez dut nik esaten
Internetek dio.

A. Egaña
Ba internet erratu
egin da nabarmen
galaxia ta CO2
esanez zu hemen
entzunda aita zaharrak
ein behar du aitaren
leitzen hasi ziran ta
hara zer pasa den!

I. Elortza
Orain bai nagoela
ni begira txarto
txuleta eder batzuk
hortxe daudelako
koherentea naiz ta
eutsi egin beharko
baina badaezbada
konjelau biharko.

A. Egaña
Negozio gutxi da
baserri lurretan
berdin dio Orozkon
Derion, Iurretan…
Denetan behera goaz
aitortzen dut bertan
baina hobetuz goaz
artaburuetan.

I. Elortza
Ni lasai etorri naiz
hona baserrira
ta Orozko ta Iurreta
ere hor dizkit tira
hau gero ta grabeago
dijoa begira:
erakunde antolatu
kriminal bat dira.

A. Egaña
Klima aldaketana
dudakoa kasi
unibertsitatean
nahiz zuk hau ikasi
laurogei urte dauzkat
propina ta guzi
ta oraindik aldatzen
nik ez det ikusi.