Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-10-24 Iruñea Sariketa [Bertsoa] / Aitor Irastortza Arrizurieta, Alazne Untxalo

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsokabi Sariketa (2. 2019)
Actuación
2019-10-24 Iruñea Sariketa
Conductor/a
Belarra, Maialen
Bertsolaris / Autores
Irastortza Arrizurieta, Aitor
Untxalo, Alazne
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Tuterako Argia Ikastolako arduradunak zarete. Behin Nafarroa Oinez pasatuta, gaurkoa hausnarketa eguna duzue.

Descripción

Melodia
Agur sagar beltzeran
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2019-10-24 Iruñea Sariketa [Bertsoa] / Aitor Irastortza Arrizurieta, Alazne Untxalo

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Untxalo
Argiak bizi zuen
egoera gordina.
Jendea hurbildu da
berdin du adina
euskaldunak badauka
gogo eta grina
diruz laguntzen dute
parte hartuz jakina
nahiz eguraldi txarrak
izan eragina.


A. Irastortza
Euskara bultzatzeko
alperrik patxada
jaialdia antolatuz
saiatuak gara.
Emaitza ez dakit nik
ona al da hara?
Nahiz eta bota zuen
euri zaparrada
zenbat hitz egin zuten
gazteek euskara?

A. Untxalo
Erderan eragina
dugu nabaria
botellona egiten
dabil gazteria
horrela da festa bat
dena hain handia
baina bizirik segiz
dagonez Argia
umetxoek badute
euskaraz kabia.

A. Irastortza
Euskera bultzatzeko
omen da alkohola
baina galtzen gabiltza
nere ustez kontrola.
Aspaldi sartu zuten
hizkuntzaren gola
gazteei axola bai
bakarrik futbola.
Aldapan behera ez al
doa ikastola?

A. Untxalo
Nola zara hori erranez
hasteko kapaza?
Galdu duzu burua
eta esperantza.
Gure umeak dira
ondoko lorratza
ta ikastolan ez daude
ez denbora pasa
joan bertara eta
har zazu arnasa.

A. Irastortza
Egia da atzokoak
eman zidan pena
baina oraindik ez da
ez galdua dena.
Aberasagarria ai da
izaten kemena
ikusi aurpegia
gure umeena
berriz igo didazu
zuk itxaropena.