Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-01-18 Tolosa Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela.
Gaiari oharrak
Amaia Agirrek Jose Luis Gorrotxategi bertsolaria aurkeztu, hau oholtzara igo eta gaia jarri dio Egañari.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuk linea autobusean
aberatsenak taxian
hiri usainaz, herri hontako
biztanle denak joan zian
bakar-bakarrik geratu naiz ni
herri bidetik utzian.
Hala ere, ez naiz hasiko hemen
negarrez ta denuntzian
nahiko gustora bizi naiz hemen
nere estrabagantzian
barreñu baten itotik hotsa
huntza hemen, bi untxi han
kanpandorreko errelojura
beiratuz modu etsian
hori aspaldi gelditu baitzen
hamarrak hamar gutxian.

Behin Amenabar hurreratu zen
eta Moyua segidan
ta bailarako bi politiko
hara putreak zer diran.
Etxe huts hauen tartean hemen
jardun zuten ikusmiran
ehunka txalet ta hiru-lau parke
ta han umeak dilindan
plano batzuek zabaldu eta
han egon ginan mahai-jiran
eta gainera, momentu baten
agurrean, despedidan
batek txaleta eta piszina
ere eskeini zizkidan
baina txakurra askatu nien
ta denak ihes joan ziran.

Bakardadean nik nobela bat
idatzi nahi nuen klaro!
Leiho ertzetik zelatatuaz
ditugun hainbat urtaro
deskribatuaz txorien kantu
ta soro-zelaien margo
idatzitako milaka orriak
dira orain hosto hango.
Gaur behe-lainoa zekarren goizak
pixkana eta beherago
eguzki printzik egun osoan
nola ez dedan itxaro
ja itzalik´e ez det egiten
duda sartu zait, akabo!
Igual hil nintzen eta neu ere
enteratu gabe nago.