Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Duela urte pare bat alargun gelditu zinen eta oso bolada txarra pasatu ondoren, bizitza behin bizitzen dela eta ahalik eta gehien aprobetxatu nahi zenuela erabaki zenuen. Eta bidaiatzen hasi zinen. Benidorm, Argentina, Erroma... Ahalik eta toki gehienetan egon nahi duzu. Gaur auzokide batekin topo egin duzu eta bera gaiaz hizketan hasi eta zera bota dizu: “Ederki bizi zara azkenaldian”.

Descripción

Melodia
Hamalau heriotzena I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alarguntzea bada
nahikoa lubizi
nahikoa desgrazia
eta barne krisi
baina beira munduko
horrenbeste gauzi
ta erabaki beharra
daukazu lehenbizi
minean bizi ala
minarekin bizi.

Ta minarekin bizi
hautatu nuen bai
ondo egoten saiatu
nahiz beti ez den jai
bidaiatu, ikusi
ta gozatu nonahi
lortu dut nik barru hau
eukitzea lasai
bera ahaztu dudanik
ez du horrek esan nahi.

Bilakatu naiz neure
denboraren jabe
helburu pasatzea
mundua goi ta behe
pozik nago nahiz izan
nahikoa edade
ta zoriontsu nago
alargunduta’re.
Zu triste bizi zera
alargundu gabe.