Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Emakumea jaiotzea nahiz
izan litekeen kaltera
zorioneko sentitzen naiz ni
ta txarrik ezin atera
ta feminista eta euskaldun
ez dauzkat ez apartera
zoritxarreko, zorioneko
ta guztiak bat batera.
M. Artetxe
Feministaz gain euskaldun ere
egin gaitu gure lurrak
muturrekoak jasota ere
gogortzen dira muturrak
ta zoriona ezkutatzen du
atzekaldean beldurrak.
Hirurak dira egiak eta
hirurak dira gezurrak.
M. Lujanbio
Zorioneko izan zaitezke
edota patu beltzeko
pribilegioak faltan eduki
edo aukeran kentzeko.
Gauza askotan auzoko zara
beste batzutan etxeko
zentzu batzutan ardatzeko ta
beste askotan ertzeko.
M. Artetxe
Ta ertzekoa zail da gorpuzten
hori badakizu zuk’e
eskubideak aldarrikatzen
kaleetan zenbat urte
ta ze mespretxu jaso litekeen
gure izendapenen truke
baina berriro jaio ezkero
berriz halaxe nahi nuke.
M. Lujanbio
Andre bezela, euskaldun gisa
ezin zara sofan etzan
beti borroka egin behar duzu
eskubideen defentsan.
Eta borroka suerte bat da
hala ulertzea hobe zan
bizitza hontan sufriu detenik
ere ez nezake esan.
M. Artetxe
Azal zuria daukazulako
nahiz ta izan beltzarana
ez zarelako zure herritik
atzerritara joana.
Pribilegiatu ere bagara
gugan ez baita ertz dana
baina hurbildu egiten gaitu
ertzekoagoengana.
M. Lujanbio
Ertzeko hoien artean zuri
hona pasteleko ginda
ze gu ez gara periferiko
periferikoik baldin ba
azken boladan debate bat dut
Miren irentsi ezinda
euskaldun eta pribilegiatu
lerro berean ezin da.
M. Artetxe
Bai holakoak entzuten dira
hemen azken boladetan
kolonialista ere izan ginen
azken jardunaldietan
ni ere nahiko aspertua naiz
kontu horrekin benetan
euskaldun bai ta pribilegiatu
bi lerro ezberdinetan.