Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Oihana Arana
Bertsoa entzun |
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Oihana Arana
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Arana
Telebista pizteko
sakatu degu On
lehen aldiz Andreak
egin dit jaramon
zuk egin kasu honi
egingo dizu on
baina ez konparatu
eta lasai egon
ez dira antzekoak
Pipi ta Doraemon. (bis)
H. Arana
Katu urdin bat beraz
nik ezin zuzendu
ta etxetik zaldi bat
ezingo da kendu
Pipi horren borroka
ez omen da zendu
baina feminismoan
ze merezimendu!
Besoak mugitu ta
hegan egiten du. (bis)
O. Arana
Bizitzan zabiltz zoro
haizez zure antsiz
nahiz ta nik oso goxo
eiten dizudan hitz
hau ez da Judith Batler
ez Angela Davis
aldatu zaitez buruz
alda zaitez kabiz
hau ikusiko dugu
hogei mila aldiz. (bis)
H. Arana
Pipirekin ipini
nahi duzu topera
ta izen raro batzuk
esan ta aurrera!
Baina Pipi ederra
da nire galdera
ze iñauterietan
beraren trajera
joan nintzen ta ligatu
ein nuen gainera. (bis)
O. Arana
Ta norbaiten ohean
zinen ondo etzan
disfraz horren atzetik
zenbat esames han!
Arreta jarri zazu
diotsudan mezan
aitu ta tontakeri
askorik ez esan.
Pipiak jandakoa
Pipik bete dezan. (bis)
H. Arana
Pipiri atera nahian
hainbeste etekin
feminismoak bete
horrenbeste erpin
hemengo pankarta bat
ta bularreko pin
ni logelara noa
akabo zurekin!
Dulceidak bideo bat du
bere neskarekin. (bis)