Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-07-02 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-07-02 Ereñotzu Jaialdia
Conductor/a
Zerain, Aritz
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Pagola, Eli
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Oporretarako etxeen elkar trukea egitea ohikoa da orain, eta zuek aurten Euskal Herritik ez zaretela aterako eta trukatzea erabaki duzue. Eli Durangora eta Unai Fagollagara (Ereñotzu) joango zarete oporretara. Gaur elkartu zarete xehetasunez hitz egiteko.

Descripción

Melodia
Praixku Galtzazarreta A
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-07-02 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Eli Pagola

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Tratua egiteko
ordua da noski
jatorrak gara eta
hau ez da garesti
xehetasun txiki bat:
beharko duzu busti
etxea uzten dizut
ume eta guzti.

E. Pagola
Bi ume soilik dira
eta ni lagun guai
lasai beste aldera
ere ez dezu nahi
nahiz eta hortik pizti
juan zeran Unai
etxea uzten dizut
azienda ere bai.

U. Iturriaga
Hori horrela zenik
ez nekien jakin
eta orain al zatoz
horrelakoekin?
Ni autonomoa naiz
erdi beltza enfin!
Ez dut arazorik nahi
aziendarekin.

E. Pagola
Beraz aziendarekin
aurrekoz atzeko
bale ez zaitut jartzen
horretan trantzeko
baina bertan badegu
zutzat lana lepo
makurtu beharko dezu
arto jorratzeko.

U. Iturriaga
Hori gauza polita
ni banoa, korri!
Horretarako nahi dut
zurera etorri
berdin dit nahiz ta eskuak
euki gorri-gorri
Arta-jorra experience
deitzen zaio horri.

E. Pagola
Baratzako lurretan
atxurra luzatu
bertan izerdi eta
eltxoak uxatu
behar zera bi astez
lurrera iltzatu
ezetz berriz landa hau
erromantizatu.

U. Iturriaga
Erroma ez dago modan
lagun Eli aizu!
Eta lana badakar
egiten zait pisu
Wi-Fi ta guzti uzten dut
balkoi eta pisu
baina igual hori zer dan
zuk ondo ez dakizu.

E. Pagola
Lasai moldatuko naiz
Wi-Fi barrenean
ahalegina egin da
nere kemenean
zuk hartu egunkaria
larri zaudenean
biñeta bat joango da
zure omenean.