Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lagoma
Alberto ta Joakinen izenak
iltzatuta eguzkian
oroitzen ditugu goiz goizetan
ta oroitu arrastian
“Zaldibar laster argitu bedi”
idatzi dugu zapian
batzuk eroso mugitzen dira
laino ilunen azpian.
I. Elortza
Danok aldatu beharko dogu
aldatu behar dogunez
baina badira hemen batzuek
bardin parte, bardin juez
Joakin ta Alberto lurpera joan
ziren orduko egunez
errudunek be izenak daukiez
eta danok dakixuez.
M. Amuriza
Hauteskundeak ate joka ta
kanpainetara begitu
Zaldibarkoa aipatu barik
inor ez da errenditu
nahiz herritarrek protestan segi
eta mugak egokitu
oin arduradun politikoak
nork birziklatuko ditu?
J. Maia
Euskal Herria bihurtu dute
gezur haundien lurralde
hauteskundeak berriz guztion
nahasketaren sukalde
zaborra ere pilatzen doa
justizia egin gabe
ze lur azpitan ez dakit baina
gure bihotzetan daude.