Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sarai Robles

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-09-04 Berriozar Jaialdia
Conductor/a
Belarra, Maialen
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Robles, Sarai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sei urteko bi haur zarete. Gaur hasi duzue ikasturtea. Zuen musukoarekin, distantziak gordez, eskuak garbituta... Klasea eman duzue eta orain eskolako patioan zaudete bertan bereizteko dauden marrei begira.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sarai Robles

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Iaz baloia eta pilotak
genitunak hankartean
aurten ez dugu baimenik zeren
jolasa omen da kaltean
geure musuko eta pantaila
marra gorri hau tartean
astronauta bi ematen dugu
espaziontzi batean.

S. Robles
Ba bai ni ere etorri nintzen
patiora baloian bila
irakasleak ezetz esan du
ez da iazko marabila
nik maskarilan loreak dauzkat
eta zuk kohete pila
hau nahiago dut ta aldatuko
al didazu maskarilla?

M. Amuriza
Konforme niri hau aldatzea
ez zait batere inporta
asmatu beharko dugu zer ein
ez soka ta ez pilota
ezin elkarri eskurik eman
ezin besarkadak bota
zapata puntak ukituz gero
ez gara kutsatuko ta.

S. Robles
Ba bai guztiek esan digute
birus bat dagola hortik
halere Miren egia esan
ez dut ikusi inundik
zuk gurutzatu ezazu marra
edota egingo dut nik
zeren halere ez da zigorrik
hau baino okerragorik.

M. Amuriza
Ados neuk pasa behar dut marra
dut emozio itzela
hurbildu eta zure altzoan
eser naiteke horrela
ta irakaslea etortzen bada
haserre eginez bezela
esango dugu birusak jota
zorabiatu naizela.

S. Robles
Bai bada hortxe topatu duzu
Miren aitzaiki itzela
hala bai baina, hortxe txirrina
entzun berri dut horrela
zutitu zaitez, goazen klasera
beharrezko den bezela
galdetuz gero esango dugu
ezer gertatu ez dela.

M. Amuriza
Ados klasera joan behar dugu
txirrin ziztrina tarteko
aita ta ama ikusi nitun
atzo elkarren ganeko
musu eman ta zirri egiten
ia-ia ni lokartzeko
Gura al duzu nigaz ezkondu
ikutu ahal izateko?

S. Robles
Hasiera baten birusa zena
dena beldur ta ikara
lagun artean batuta ez da
horrenbesterako jada
zuk bapatean ideia itzela
izan duzun hori hara!
Arazorik ez klaseko denak
ezkontzen baldin bagara.