Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Iguaran, Oihana
Lujanbio, Maialen
Mujika, Haritz
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bosnaka gaia-emanda
Tema propuesto
Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
5

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Ai Pippi Langstrump a ze artista
ta bere mototsen soka
astoa zaldi, zaldia asto
margotuz nahiko pinporta
autoritate guztien aurka
ta ez zitzaion inporta
bere mototsen pare nahi nuen
grabitatearen kontra.

H. Mujika
Nahiz eta Pippi ta Spiderman
gogoan izan oraindik
gure garaiko Piolin ere
desagertu den jadanik.
Nere arreta berpizten zuten
arrautza baten bi zatik.
Nik Kalimero miresten nuen
ta ez galdetu zergatik.

A. Arzallus
Haurra nintzela baloiarekin
egina zenbait borroka
Oliver eta Benji baziren
ta eurekin nahi nuen joka.
Baina egun baten ustekabean
aurrean Mafalda toka
ta hortik aurrera saiatu nintzen
munduari ostikoka.

A. M. Peñagarikano
Hainbeste urte igaro dira
ni ia ahaztuta nengon
izanez ere horrelakorik
orduan ez zen edonon.
Gaurko gazteak ezaunak ditu
Songoku eta Pokemon
gure garaian maiteenak ziran
Mortadelo ta Filemon.

M. Lujanbio
Erdi neskato ta erdi robot
Arale esango genduke
ordu ta ordu ematen gendun
zima more haien truke
Heidi’re bazan baina ni ez nintzen
Heidiren tristura bukle.
Berriz, Mafalda izatearren
zopa ere jango nuke!