Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2020-10-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2020-10-09 Zumaia Jaialdia
Conductor/a
Manterola, Unai
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Autobusa matxuratu eta gurutzatuta geratu da geltokitik oso gertu. Igor txoferra da eta Sebastian bidaiaria. Jende guztia atera da autobusetik, baina Sebastian bertan dago geldi.

Descripción

Melodia
Aranora joan ziran I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2020-10-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Zelebrea ez al da
txoferran kemena?
Maniobran egin du
akats nabarmena
iritsi aurretik “Jetxi!”
agintzen duena
bidaia osoa da
ordaindu detena.

I. Elortza
Hementxe gelditu naiz
kurba bat hartuta
lehen pixka bat edan dut
igual neure kulpa.
Geltokiraino nonbait
duzu ordainduta
ba eroan beharko zaitut
lepoan hartuta.

S. Lizaso
Proposamen hori noski
zure kalterako
amets hori ez zaizu
ondo aterako
begiratuta zaude
argal eta plako
hemen geldituko gera
puxka baterako.

I. Elortza
Plako nagoela ta
ez zaude seguru
geltokira heltzea
hoixe da helburu
hemendik ehun bat metro
izango ditugu
baina igual errekan
amaituko dugu.

S. Lizaso
Erreka behar luke
zuretzat kastigu
autobusa dagolako
hormakin katigu
ehun metro falta dira
neu ere testigu
aterkirik ez dut eta
euria ari du.

I. Elortza
Lehenago ez nintzela
indartsu ta polit
orain euria ari dela
ta ez zaudela onik
zure erretolika
entzun dut osorik
zuk ez duzu etxera
joateko gogorik.