Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2020-10-16 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2020-10-16 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga
Enkargu bat izan da
enkargu galanta
nuunundik etara
biher da soldata
gure bi txapelduna
artista aparta
ni baino gehiau igual
dabil hau dala ta.
Haizea badeuko bai
baina masa falta. (bis)
M. Lujanbio
Unai Iturriaga
tipo autonomoa
thriller batena dauka
nobelak tonoa
“Mundua harantz badoa
ni bestera noa”
mono askoren artean
bertsoen monoa
ilea urdindu arte
lehenengo tomoa. (bis)
U. Iturriaga
Grazia itten dauela
uste beharbada
ba bere bizitzara
gatozen ba jada
dana da inkognita bat
lartxu beharbada
orriotan sartukot
Unai Iturriaga
bestela kontaketa
oso mantsoa da. (bis)
M. Lujanbio
Besteak klasikoak
bera rockanrolla
besteak arrazoia
bera deskontrola
gaztetxetako neskak
baba dariola
mutil makarra denak
“ese Unai mola”
Sex-symbola izan zen
ez galdetu nola. (bis)
U. Iturriaga
Ai gure Lujanbio
artista mortala
deukon gaitasuna ez
da gauza normala
pentsalaria eta
da femme fatal(e)a
apur bat iriskaitza
antinaturala
hortik komentatzen da
bihotza daukala. (bis)
M. Lujanbio
Zazpi Eskale-rekin
estadioak hara
betetzen zituena
barre ta algara
bera antisistema
halakorik bada
ta ezpata kamustu
zuenean hara!
Gara-ra sartu zuten
zaharren gauzetara. (bis)
U. Iturriaga
Maialenek sekula
ez eban egin lan
ederto bizi izan zan
nik ez dakit zelan.
Iturriagari buruz
be idatzi eban
Iturriagai be kezka
sortzerainoko eran.
Segi, segi kontatzen
zelan amaitzen dan. (bis)
M. Lujanbio
Guraso bihurtu zen
akaberan froga
utzi zituen juerga
festa eta droga
gero gauza kabalez
bete zun denbora
baina ez da pasatu
Iturriaga-moda
zentzua joatean
bera itzuliko da. (bis)