Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2021-01-31 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maite Sarasola
Bertsoa entzun |
2021-01-31 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maite Sarasola
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Alberdi
Zazpi Katutik dei bat
eta ze espanto
ez zaigu gertatu ohi
hamaika halako.
Gizon arrakastatsu
batzuk garelako
lehen aldiz egongo
gara jokoz kanpo! (bis)
M. Sarasola
Deia erantzun dugu
hartuaz atseden
eztabaidatu behar
ta zenbat hasperen
ezetz esango nuke
orain eta hemen
han ezin da kantatu
Uxue One club man*. (bis)
U. Alberdi
Hau da hau arrakastak
duen espirala
kantatu ta bihurtu
daiteke birala.
Kontzertua nahi dute
noiz ta ostirala!
Gaztetxeak apur bat
aldatu dirala! (bis)
M. Sarasola
Musikari legez gauz
hamaika mutiko
ta hori han ez dute
ta oso begiko
baina guretzako da
hau horren tipiko
zoritxarrez hona ez da
inor etorriko. (bis)
U. Alberdi
Nahiz ta teilatupean
har daitekeen babes
ez gaituztela maite
egiten dut trabes
gaztetxean badute
hamaika lanabes…
Haiek gorriak dira
baina zuriak ez. (bis)
M. Sarasola
Ezingo dugu bete
gaztetxeko gela
kasu hipotetikoan
litzake itzela.
Talde bat sortu dugu
gure lema horrela
ikus bedi futbola
be kultura dela. (bis)
U. Alberdi
Nahi genuen kontzertu
eder bat ontzea
ta gazte proleekin
ondo konpontzea.
Kostatzen zait kultura
gurekin lotzea
hau da katuek lehoiei
adarra jotzea. (bis)
*“Men” ahoskatu zuen.