Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2021-02-27 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Xabat Illarregi
Bertsoa entzun |
2021-02-27 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Xabat Illarregi
Nombre de la estrofa:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Illarregi
Zein da zure izena
ta ze urte dituzu?
M. Arregi
Hori jakiteko gaur
zertara zatoz zu?
X. Illarregi
Nahi al duzu jartzea
silla altuago?
M. Arregi
Ba ez nere lekuan
oso ondo nago.
X. Illarregi
Politikan zein duzu
zure iritzia?
M. Arregi
Zuretzat izango da
pixka bat bitxia.
X. Illarregi
Landua ote duzu
gazte perspektiba?
M. Arregi
Bai neri galdetzera
ausartu ohi dira.
X. Illarregi
Alkandora ez al duzu
ekarri ordea?
M. Arregi
Sudaderaz nik daukat
itxura hobea.
X. Illarregi
Telebistara etorri
behar da elegante
M. Arregi
Hala ere badaukat
nik nahiko talante.
X. Illarregi
Ze zenbat botelloi in
dituzu oraingoz?
M. Arregi
Ez dut batere egin
gero igual datoz.
X. Illarregi
Donostin Alde Zaharren
ibili al zara zu?
M. Arregi
Han ibiltzeko zuk gaur
pintarik ez duzu.
X. Illarregi
Ta gestio ona al da
politikarena?
M. Arregi
Ba ze esango dizut
segun ze alderena.
X. Illarregi
Gazteen errua da
positiboena
M. Arregi
Neri iritzi horrek
ematen dit pena.
X. Illarregi
Aizu pezeerrea*
eginda al zatoz?
M. Arregi
Pezeerreak ez dit
ematen hainbat poz.
X. Illarregi
Seguru al zaude atzo
etxean zeundela?
M. Arregi
Ez ni kalen nengoen
gazteak bezela.
X. Illarregi
Baina hamarrak baino
lehen etxean ezta?
M. Arregi
Bai etxean egin dut
lagunekin festa.
X. Illarregi
Zenbat lagun zineten
denak gertukoak?
M. Arregi
Bai berrogeita hamar
mundu osokoak.
X. Illarregi
Ta ze auzotan dago
zure etxe hori?
M. Arregi
Hori zuk badakizu
eta jakin ongi.
X. Illarregi
Ba gaur jende gehiago
izanen zarete
M. Arregi
Aizu nire etxea
horrela ez bete!
X. Illarregi
Eta kasko gorriak
ze etxeko atean?
M. Arregi
Sarri egoten dira
guretzat kaltean.
X. Illarregi
Zerbait gehitzekorik bai
al daukazu edo?
M. Arregi
Zurekin nazkatuta
nago honezkero.
*PCR edo Covid froga