Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2021-04-24 Bera Berezia [Bertsoa] / Xabier Terreros Gartzia "Terre", Ekhiñe Zapiain Arlegi
Bertsoa entzun |
2021-04-24 Bera Berezia [Bertsoa] / Xabier Terreros Gartzia "Terre", Ekhiñe Zapiain Arlegi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Zapiain
Nahiz ta oraindik presente dugun
gure etxean Mikelena
zauria pixka´t ixten joan da
gure urteetan barrena
ta gaur zurekin hemen topatu
ta mugitu zait barrena
igual tunelan kulpa da baina
jo ze ilun dagon dena! (bis)
X. Terreros
Ba tunelaren akabera hortan
ai zenbat argi berezi
gerra batean jaio ginen ta
gerran hazi eta hezi
zure sendia ai Mikel hori
etakidea ihesi…
Barkatu baina hala uste dut
ez zun bertzerik merezi. (bis)
E. Zapiain
Bota duzuna gogorra dugu
luzea duzu mingaina
aspalditikan mina ematen
dugu gainean España
beti izan dut barruan duda
ta haundia du tamaina
zuek´re sufritu ote duzuen
guk sufritu dugun aina. (bis)
X. Terreros
Ze suarekin ibiltzen denak
erretzen dela ikasi
inguruotan garai hoietan
ai ze egoera nahasi
eta halaxe errango dizut
ez zazu inoiz ahantzi
sufritu egin genuen baina
behintzat gerra irabazi. (bis)
E. Zapiain
Bai gerra hortan ibili ginen
gu nahiko ahul nahiko erkin
kostatzen baita aurre egiten
holako arerio batekin
baina aurrera egin nahian gaur
gaude hemen berdin-berdin
bi testigantzak batu ezean
ezin da aurrera egin. (bis)
X. Terreros
Ba aintzinera egin dezagun
ezin liteke bertzela
baina ez zazu Ekiñe ahantzi
zu espainola zarela
ta ETAkoei nik opa diet
zuloa eta kartzela
ta neregatik baldin bada han
bertan ustel daitezela. (bis)
E. Zapiain
Ez ote zaude tamalez zure
iraganean itota?
Bota dituzu ideiak gogor
nahiz ta nik onena opa
aizu gauza bat argi utzi nahi dut
gaur ez bazaizu inporta
zuek guztia zenuten alde
eta guk guztia kontra. (bis)
X. Terreros
Oroitu behar ditugulako
gure gudan eroriak
heroi askokin eraiki baitu
Espainiak historiak
senideengana banoa orain
jarraituaz memoriak
ta bertan harro jarriko ditut
larrosa gorri-horiak. (bis)
E. Zapiain
Gaur tunelean aurkitu eta
ez besarkada ez musu
nahiz ta holako elkarrizketak
ez ditudan izan usu
topaketa honek ze giro tentso
eta ze borroka kutsu
nahiz eta batzuk su-etena egin
zuk sua piztuta duzu. (bis)
X. Terreros
Merezi gisa erahil zituzten
Zabaltza, Lasa, Zabala
gerran sartuta hori ez al da
ba ondorio normala?
Nahiz zuen sua ta eguzkia
mingarria ta zitala
babesgarria neretzat beti
intxaurrondoan itzala (bis)