Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Erika Lagoma

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2021-08-27 Berriozar Jaialdia
Conductor/a
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Lagoma, Erika
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Erika, duela gutxi erloju adimendun edo inteligente bat oparitu dizute. Sustrai da erlojua. Ordua esateaz gain, beste gauza asko esaten dizkizu: bihotz taupadak, zenbat lo egin duzun, zenbat ibili zaren.... Beti du zer erran.

Descripción

Melodia
Mando baten gainean I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Erika Lagoma

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Estu lotu nauzu ta
ez nauzu laxatzen
propio tematu nadin
lagun zu xaxatzen
aspaldi mila pausotik
ez zara pasatzen
ta zergatik ez zara
aulkitik altxatzen?

E. Lagoma
Aulkitik altxatu ta
nago bero-bero
frigorifikoraino
joaten naiz gero
ai ez zaite paratu
hasieratik ero!
Lorito hutsa zara
nahiz bi puntu zero.

S. Colina
Loritoak diotsu
hain aurpegi alaiz
lehen berrehun pultsaziora
heltzen zinela maiz
ta orain hogeita hamar
ia eskuragaitz
bihotzik ez duzula
pentsatzen hasi naiz.

E. Lagoma
Jarri zazu uhala
sentitu dardarra
finagoa izan zaitez
hortxe dago harra
norbaitek eman zidan
erloju koldarra
nere etsairik haundina
ote dut senarra?

S. Colina
Lehen juzgatzen zenuen
guapoen, politen
ta azkenaldian berriz
babu eta kirten
nahiz eta parrandara
ezin zaren irten
aspaldian ez duzu
lorikan egiten.

E. Lagoma
Serieak ikusten ditut
hori da afera
senarrak hartu baitu
mamuen tankera
begiratu salara
sofan dago bera
eskutik aldatzea
posible ote da?

S. Colina
Neretzako ez nuke
nahi zure senarra
zuretzat izan nahi dut
bat eta bakarra
jar nazazu kargatzen
nago ahul xamarra
baina zuk’e baduzu
kargatu beharra.

E. Lagoma
Bateria hasi zaizu
orain berriz puzten
kontuz litioarekin
hasi baita urtzen
zergatikan ez nauzu
gaur pakean uzten
ikusi nahi ez dena
ez bada ikusten?