Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2021-11-28 Lemoiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue, Peru Vidal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2021-11-28 Lemoiz Jaialdia
Conductor/a
Pereda, Jagoba
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Elustondo, Nerea
Lekue, Etxahun
Vidal, Peru
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Negua iritsi da Euskal Herrira. Zuek prest zaudete neguari aurre egiteko?

Descripción

Melodia
Sorlekua utziz geroz
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2021-11-28 Lemoiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Etxahun Lekue, Peru Vidal

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Euria goian behean ta
haize hotzaren zirzira
martxora arte ezkutatuta
da ekiaren dizdira
Sustrai Colina eta negua
ia antonimo dira
neri elurra gustatzen baitzait
leiho atzetik begira.

E. Lekue
Negua emozino bat da
ez lurra eta zerua
askori eragiten deutzo
hainbesteko ernegua!
Baina uda edo udaberririk
ba ete da hona heldua?
Pentsatzen baitot daroagula
urte t’erdiko negua.

N. Elustondo
Nahiz ta gustora ibili
beroakin buruz buru
ailegatzen da negua
neurriak hartzen ditugu
gerrian bueltan pilatu ditut
hogei kilo gantz inguru
bizirauteko balioko didan
ez nago oso seguru.

P. Vidal
Etxean sartzen naiz eta
itxi leiho eta ate
ta kalera joatekotan
kirolean eta jo ta ke
nahiz gaurko egunez txaketa lodi
hau ez daukadan aparte
prest nengoela pentsatzen nuen
hona etorri naizen arte.

S. Colina
Nahiz negua joan dela
kantatu udaberriro
tamalez udazkenean
itzuli ohi da berriro
aurten gainera Covid kasuak
doaz igo eta igo
eta beldur naiz ez ote duten
neguagoa egingo.

E. Lekue
Iparretik datorrela
antzematen da haizean
goizeko lei zurietan
iluntzetako hezean
txamarra jantzi kanpora joan
bestela manta etxean
udaberria ez da preziatzen
negua pasa ezean.

N. Elustondo
Hotza iristen da eta
guk pentsatu “Ze tamala!
Kolpetik udaberria
baldin baletor ojala!”
Nahiz eta hotzak akatzen gauden
ipar poloan bezala
lasai hartu ze horrexei esker
gazte egoten da azala.

P. Vidal
Niretzat nahiko antzeko
uda edo udabarri
aurtengo udan lanbroak
estali gaitu gu sarri
udazkenean negu betea
etorri zaigula larri
planeta itxuraz berotzen doa
baina nik ez dut igarri.