Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-09-25 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Autores
Alkaiza, Saioa
Illarregi, Joanes
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Saioa eta Joanes bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Alkaiza
Nere azukre koxkorra
hain da arlotea
isuna hirukoiztu da
zelako kolpea!
Ederra da ordea
neronen zortea
ez dugu konpartitzen
kontu korrontea. (bis)

J. Illarregi
Orduan ez nauzu nahi
honekin babestu
karta hori denean
etxean aurkeztu
hirukoiztu dela ta
hartu nauzu estu
ordea arrazoiak
preziorik ez du. (bis)

S. Alkaiza
Arrazoia ordaindu
behar duzu, ta nola!
Kotxean baitzenbiltzan
borborka odola
ta isuna bihurtu
da zure kaiola
hobetu behar zenuke
zure autokontrola. (bis)

J. Illarregi
Kontrolaren horrekin
egin duzu burla
aitortu nahi dut esan
ez nuna sekula
egun hortan kotxea
ebatsi nizula
eta Ertzainek dute
zure matrikula. (bis)

S. Alkaiza
Kariñito ze majo
hain modu eztian
nere kotxea dago
bere iragazkian
baina ez dut sinatuko
isunan azpian
argi azaltzen baitzara
bertako argazkian. (bis)

J. Illarregi
Hain gogorra zinenik
nik ez nuen uste
maitasuna gorago
igo nahiko nuke
bizitza elkarbanatzen
hamazazpi urte
multa ere elkarbanatu
beharko genuke. (bis)