Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Illarregi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-09-25 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Illarregi, Xabat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Miren eta Xabat. Miren eta Xabat zuen lagun bat zendu zen duela hilabete batzuk. Miren, gaur Xabatek proposatu dizu hura oroitzeko omenaldi festa bat antolatzea.

Descripción

Melodia
Hamalau heriotzena I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Illarregi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Nahiz eta oraindik denok
gauden lehertzear
agur bat antolatu
behar genuke lar
itxaron barik geure
sugar, geure kedar
bakarrik egin dugu
egunotan zehar
ta orain egin dezagun
elkarrekin negar.

X. Illarregi
Umetako kuadrilla
deitzen diot tribu
bertan hogei bat lagun
ez bi ta ez hiru
Jokin joan zen eta
mundua isildu
ez dugu hitz egin ta
gaur arte ez bildu
terapia modura
balioko digu.

M.Amuriza
Bere buruaz beste
egin eta gerla
bat bukatu zuen han
ta gure papela
da orain atontzea
despedida gela
ez dezagun ixildu
egia ahal dela
esan dezagun berak
nahita joan zela.

X. Illarregi
Haseran pasa dugu
garai bat umela
baina uste dut ezin
dugula horrela
irri egin dezagun
berekin bezela
ziur nago ta handik
beida egonen dela
seguro berak irri
eginen duela.

M. Amuriza
Lehenengo egunetan
nahiz ta nobedade
moduan iritsi zen
gaude parez pare
mendira joan gaitezke
bere lagun talde
osoa ta aritu
mihinik erre gabe
ta kantatuko dugu
bizitzaren alde.

X.Illarregi
Mendi magal horretan
loretxo bat dago
eta emozionatu
egin naiz zeharo
hau egin behar dela
ni seguru nago
joan den unean inoiz
baino urrunago
gu egon gaitezen inoiz
baino gertuago.