Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
Bertsoa entzun |
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larunbat gauean hamar
eta erdietan lana
amaituta eseri naiz
sofara jaurtiaz zama
hiru-lau kate pasatu
dut pelikula andana
ta liburu bat hartu dut
total berdina da dana
ta bapatean mobila
ta alarma; alabagana
“Bai, zer nahi duzu?” esan diot
“Nabaritzen dizut xarma”
“Ez dut bakarrik joan nahi
kaletik etxera barna
baina aspertuta nago ta
etor zaitez bila ama”. (bis)
Espero nuen gaur gauez
hau bezalako momento
bat suerta zitekeela ta
sentitzea biolento
ziztadak gora ta behera
ibili da ta hobeto
egotea nahi nukeen arren
gutxi daukat emoteko
kotxeaz hurreratu naiz
kale dena dago lepo
baina bila joaten banaiz
bera nigaz etorteko
konfirmatzen arituko
naiz ta ni neu dagoneko
motiboak dituela
beldurtuta egoteko. (bis)
Erdigunera hurbildu naiz
jendez bete-bete dago
eta gure alaba hor
ene ze nerabezaro!
Mobiletik deitu diot
berak ein baino lehenago
arduratuta beldurrez
jauzi ez dadin zerraldo
esan diot “Egon lasai
nahiz ta sentitu arraro
lortu dezakezu eta
zure mamuak akabo
aparkatu dut tabernak
baino pixka bat harago
ta etor zaite bakarrik
zuri itxaroten nago”. (bis)