Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-10-09 Lizarra Txapelketa
Gai-emailea
Lujanbio, Amaiur
Bertsolaris / Autores
Akizu, Maialen
Bizkarra, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aitor eta Maialen, ikasturte honetan unibertsitatea hasi berri duten bi ikasle zarete. Aitor, Maialen pozik doa egunero, ilusioz. Zu, berriz, uztekotan zara.

Descripción

Melodia
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Aitor Bizkarra

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Filosofia ikasketekin
egin gendun apustua
buru irekitzen ari zarela
da zuk daukazun juzkua.
Ba niretzat da galera huts bat
hau da bizi injustua!
Desilusio bikoitza baita
ilusio zapuztua.

M. Akizu
Platon ez degu hain platoniko
ta Deskartes galerako
asteartetan, ostegunetan
ere ez gera aterako.
Ilusioa ja galdu dezu
dena gure kalterako
ai, Aitor, hori bagenekien
honaino etortzerako.

A. Bizkarra
Eta orduan zuk zertarako
egiten duzu bisita?
Kafetegia aski duzula
ote zaude iritzita?
Ikasten dugu Logika pixka’t
ta Enpresaren Etika
askoz gehiago ikas liteke
begi biak irekita.

M. Akizu
Herri txikian bizi naiz eta
gure unibertsitatea
zenbat jende ta zenbat istori
estereotipo, pakea.
Egia esan, ze nahi dezu ba
nere hontatik esatea?
Ni pixkanaka sortzen ari naiz
nere identitatea.

A. Bizkarra
Kafetegian kaña batzuk ta
sudur gainean eulia
egiaz ere zuk sortu duzu
identitate zolia
nik betirako utzi behar dut
campuseko itzulia
baina mantendu gurako nuke
gure kafe-tertulia.

M. Akizu
Noski, kafea ta tertulia
ez nituzke nahi aparte
bihur dezagun gure ikasgela
auditorio ta parke
egun berriek, kurtso berriek
beti sorpresa dakarte
gutxienean aguanta’zazu
abendu bukaera arte.