Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Imanol Uria
Bertsoa entzun |
2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Imanol Uria
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Uria
Nik antzerkia beti
izan dut gustuko
ta zu zinen ikusle
ta nire lekuko
ez zaitut eduki nahi
aita hain gertuko
ta ja pentsatzen nuen
zahartu orduko
bertsotaz ez zinela
inoiz nekatuko. (bis)
Mantxi
Zu ikustera joan naiz
bertsotik bertsora
zu ai zarena egiten
nolako ganora!
Gero untxiarena
behera eta gora
nik ere egin nahi det
ordea afroga
zure artista sena
nondikan dator ba? (bis)
I. Uria
Ba edukiko dut
igual zure partez
baina azken aldian
ez nabil aldrebes
nire lagun kuadrilla
egin dut hor berez
apuntatzen bazara
honetan, mesedez
Insersoko taldean
apuntatu zaitez. (bis)
Mantxi
Hola hitz egiterik
ez det ba sinesten
obran hasi nahi nuke
naizen hori hezten.
Zertarako Inserson?
Azkenetan azken!
Utzi’idazu zure
lagunez nahasten
haiekin jardun nahi det
gidoia ikasten. (bis)
I. Uria
Aita, ulertzen ditut
zure gurariak
baina ezin ditugu
egin mirariak
gure gidoiak dira
bastante lodiak
zuri ahazten zaizkizu
zure historiak
ta ez dizu ematen
jada memoriak. (bis)
Mantxi
Irudikatu nauzu
ahul ta pendizan
baina argi egingo det
neure izar printzan
Shakespeare degu gaurko obran
ezagun bizitzan
ta bertara joango naiz
nik desio gisan
orain zeuk aukeratu
izan edo ez izan. (bis)