Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-10-22 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Kastorene Luro, Amaia
Bertsolaris / Autores
Agirre Goia, Unai
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Unai, goizero hartzen duzu kafea Iñakiren tabernan. Bada astebete irakurri ohi duzun egunkaria Iñakik ez duela ekarri.

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-10-22 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Hemen zer pasatzen da
ondo nabarmendu.
Tonto xamarra dela
hala ematen du
negoziyua dezu
ederki zuzendu
kafia garestitu
eta prentsa kendu. (bis)

A. Apalategi
Barra ixkinaraino
joan pausuz pausu
gero prentsa guztia
fusilatu usu
bi ordu t’erdi ere
pasata dauzkazu
orain lerro artean
irakurri’zazu. (bis)

U. Agirre
Horri zer erantzungo
hor bertan zegon zai
izurratuko zaitut
egon zaitez lasai
pixka baten badoa
hemendikan Unai
egunkaririk gabe
kaferik ez det nahi. (bis)

A. Apalategi
Ba ez dizut esango
geratzeko, barka
nahi badezu ondokora
joan zaitez bueltaka
baina, hori bai, bertan
ez daukate Marca
ze ondo ilustratzeko
garaia bada ta. (bis)

U. Agirre
Kamareroak jarri
hainbat enbarazu
hasarretu nahi nindun
gaur berak jo ta su
ordun egunkaririk
hemen ez daukazu
zuk azukarilloa
irakurri’zazu. (bis)

A. Apalategi
Behingoz topatu gera
bi asmo elkarzut
badaude biontzako
konponbide batzuk
hainbeste irakur grin
baldin baduzu zuk
lasai, bezperakoak
gordeko dizkizut. (bis)