Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Haritz Mujika
Bertsoa entzun |
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Haritz Mujika
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Hire pelota duk bala
ta disgustoa aibala!
Hor intzirika ziok doala
partidu makala.
Joan hadi horra ala!
Galdegin hurbildu ahala
arerio ta kide haizela
ikusi dezala! (bis)
H. Mujika
Beraz bere bizkarzaina
izatea da ordaina
orain galtzeak beregan sortu
dezake orbaina
baina ez denez ni haina
hartu nahi nioke gaina
kiroltasunak ere dezente
balio du baina. (bis)
O. Iguaran
Hi bahengo hutsunean
minaren bihurgunean
kidea bertan nahiko huke hik
lagunduz unean.
Jarri jarrera xumean
gertura, ez urrunean
nere semeak ezin dik galdu
kiroltasunean. (bis)
H. Mujika
Goikalde eta behekalde
hemen ez geranez alde
partida gera ta gero auskalo
deus ez da debalde!
Beregana egin alde
norbera norbere alde
kontrarioez ez da askorik
kezkatzen Larralde! (bis)
O. Iguaran
Ezin duk eman atzea
tokatzen zaik tratatzea
eta eredu hobeagoren
bat aukeratzea!
Ez dit nahi bera saltzea
tokatzen zaik azaltzea:
ez dek berdina hik irabazi
ta berak galtzea! (bis)
H. Mujika
Zabalik dago atea
ta hori eramatea
gure artean izan liteke
ama debatea!
Urrea denez pakea
hobe babestuz joatea
ta epaileari esango diot
“Utzi enpatea”. (bis)