Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa
Gai-emailea
Enbeita, Zihara
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Azkenean probatu duzu, eta jabetu zara ez dela espero zenuena.

Descripción

Melodia
Hor bide eguzkitsu bat
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Biok hamalau urte ta
biok desio argia
lehen aldiz aritzeko
gogoa zen nabaria
ta musuka pilatuta
geneukanez ausardia (bis)
prestatu nuen kabia
nik bai baina nire neskak
ez du bete guraria
galopan hasi aurretik
geratu baita zaldia
ta ez da izan espero
genuen lehen aldia (bis)
(geratu baita zaldia)*

Mutiko batek berez du
hontan aritzeko sena
mila aldiz begiratu
det pantailatan eszena
eta eraikia neukan
gozamenaren eskema (bis)
nere zilborretik dena
ez det sumatu mugitzen
Alaitzek dun sentipena
ta orain dudatan nago
bietan zein den problema
edo den gertatu dena
edo espero nuena (bis)
(bietan zein den problema)

Askotan espektatibek
ondorio hau dakarte
ni ahaleginduagatik
berak sentitu bitarte
nonbait ez det erakutsi
nik nahi nukeen beste arte (bis)
ta sua egin behar ke.
Gainera sentipena dut
bera ez dela izan parte
barkamena eskatu diot
ta esan “Ez joan aparte
zurekin saiatu nahi dut
nola egin asmatu arte” (bis)
(ez zaitez joan aparte)

*Aurrez kantatu puntua errepikatu zuen; gauza bera egin zuen hurrengo bertsoan eta ia gauza bera hirugarrengoan.