Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Dena egiten duzu
zuk lagunen alde
beti baitzaude gertu
gainera debalde
baina utziko duzu
halaxe bazaude
gure laguntasuna
zutaberik gabe. (bis)
M. Artetxe
Mazarekin hasita
piztu zait odola
eta horma bota dut
galdu dut kontrola
sala ta sukaldea
batu ditut hola
ezin duzu ukatu
hobeto dagola. (bis)
S. Colina
Etxe bat ikusten nun
eder ta amesti
ta ezerezean utzi
dit bat eta ez bi
hola konturatu naiz
minkor bezain ezti
merkea beti atera
ohi dela garesti. (bis)
M. Artetxe
Ba ez dakit badaukazun
hau ordaintzeko lain
utzi dizut moderno
utzi dizut apain
minimalist style-a
uztazu nere gain
ze honi open concept
deitzen zaio orain. (bis)
S. Colina
Ta orain dator adar
jotzearen txanda
zer egin behar dut nik
obra hontatik landa
aizu Miren ni ez naiz
Urkulluren banda
ez nauzu engainatzen
inglesez esanda. (bis)
M. Artetxe
Inglesezko hitz denak
ezin dira zenba
PNVk luzea
dauka ta zerrenda
baina lagunak gara
eta Sustrai benga!
Euskadi, auzolana *
atera merienda. (bis)
*Eusko Jaurlaritzaren marketing
kanpaina bateko leloa.