Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze
Aspaldi aukera murritza
ezin egon, ezin mintza
hobe guztia garai batean
bezela balitza!
Bildu ezinik gabiltza
konplikatzen da bizitza
eta zeuk ere beteko al dezu
emandako hitza? (bis)
B. Gaztelumendi
Horixe da gizakia
lotu behar den zapia
zu lasai egon beteko baitut
nik nire zatia.
Asteroko terapia
kafearen aitzakia
orain huts banak elkar dezala
lehendik ebakia. (bis)
A. Mendiluze
Bapo adiskide, bapo!
Beraz da kafetarako
aspaldi nunbait aukera haundirik
ez zen hortarako.
Elkartu ez geralako
igual galdetu beharko
Beñat zergatik bildu nahi dezu
eta zertarako? (bis)
B. Gaztelumendi
Baina biltzea bi morroi
Aitor noiztik da ba marroi?
Zer aipatua bada bizitzan
bere behe eta goi.
Ikusi ohi gara doi-doi
joan dira hainbeste sasoi
biltzea bera ez ote da ba
nahikoa arrazoi? (bis)
A. Mendiluze
Elkartzea bera sarri
bilakatzen da lokarri
elkar ikusi ta egotea
biontzat pozgarri.
Baina halere elkarri
zertan loturak ezarri?
Behin bil gaitezen ta ondo badoa
hurrengo bat jarri. (bis)
B. Gaztelumendi
Martxan jartzea errota
hori da gure erronka
elkarrizketa hasi dezagun
lerroka-lerroka.
Ez nazazula gorrota
ahaztu dezagun borroka
zuk badaezpada zure kafera
azukrea bota. (bis)