Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Soto
Zertan ukatu denok garela
oraindik arrak arrean
bizilagunak bortizkeria
darabilki sen arrean
pankarta zuri letradun horren
eskubiko baztarrean
begira zazu zein harro dagon
pin morea paparrean.
E. Martikorena
Pankarta zuri hau zuriago
zalantza izpirik gabe
hemen gabiltza portal bereko
bosgarren C eta 4-B
egia esan hau ikusita
oaintxe flipatzen gaude
gu itxurati gerala baino
okerraguak badaude.
J. Soto
Diskurso berri bat ikasia
dugu arian-arian
estetika’re berritu eta
ipini ginen abian
baina gu ere bi gizon zuri
feministen gizaldian
geure burua zuritu nahian
etortzen gara agian.
E. Martikorena
Hori hala da nahiz nahi genukeen
beste zeozer sinestu
guri aipamen txikina egin
ta orduan zeinen estu!
Hala’re honek gure helburu
hori betetzerik ez du
zuritu nahian etorri gera
ta orain kopeta belztu.
J. Soto
Bizilaguna ikusi eta
piztu den zurrumurruan
nahiz ta gu ere izandu garen
beste bi adreilu murruan
gizon guztiok hobe genuke
jausi gabe amarruan
behingoz onartu denok dugula
bizilagun bat barruan.
E. Martikorena
Baina ukatzen ari ohi gera
eman gabe amorea
esaten genun txantxa hutsa zen
beste gabe umorea
eta hementxe elkartu gera
guk soinean pin morea
baina sarritan soriasitik
dator azal tumorea.