Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Maddalen
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maddalen eta Jone elkarrekin bizi diren adineko ahizpak zarete. Maddalen, Jonek zuenera txakur bat ekartzea proposatu dizu.

Descripción

Melodia
Antton eta Maria I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arzallus
Gaur arte konpainirik
ez genuen falta
baina bota didazu
ideia galanta
ni beti sukaldean
garbitzen bueltaka
horko grasa zatia
horko zikin marka
ta nork garbituko du
txakurraren kaka? (bis)

J. Uria
Banatu ohi ditugu
etxerako lanak
ta hor ere ez ditu
batek eingo danak
baina kezka sortu dit
gure panoramak
ez digu onik egin
urteen joanak
konpainia beharko du
azkena doanak. (bis)

M. Arzallus
Ni zaharragoa naiz ta
ez egin iseka!
Ni lehenago joango naiz
buelta eta buelta
total zurekin nago
dexente erreta
nik ez dut erosiko
txakurren kroketa
zu elikatzen lehendik
nahiko lan dut eta. (bis)

J. Uria
Zenbat maite zaitudan
irain eta txantxa!
Nola sartzen didazun
barrura arantza!
Joaten zarenean
beste mundurantza
txakurra ekarrita
badut esperantza
ia ba hartzen duen
jabearen antza. (bis)

M. Arzallus
Jone ongi hitz egitera
behingoan goazen
zure antza baldin badu
zenbat oihu ozen!
Ni zerura joatean
lur hontatik zuzen
ez zaitut ba ikusten
Pintto paseatzen
ogia erostera ere
ez zara ateratzen. (bis)

J. Uria
Txakur bat ekartzeko
ilusioz nintzen
baina ahizpa honekin
bistan da, ezin zen!
Partekatzen ditugu
hamalau abizen
beraz segi dezagun
hasi ta segitzen
katuak ta txakurrak
bezala bizitzen. (bis)