Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Nombre de la estrofa:
Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kaixo lagun guztiak
gu ez gara Hertzainak (bis)
gaur erreko ditugu
aurtengo gaztainak
gaztainak, lehertu arte zainak
hainbeste merezi du
hain plaza bikainak. (bis)
Barkatu ni ez banaiz
errotxapearra
baina neuk ere badut
alderdi makarra
hemen gehitxo entzuten
da musika zaharra
da zaharra, BECeko izarra
herri honek badu letra
berrien beharra. (bis)
Otsagabi, Tutera
Baigorri, Lizarra
behingoz bertsoak moztu
duenez bizarra
nafarra, arena, hondarra
zu dantzan jartzea da
nahi dugun bakarra. (bis)