Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Illarregi, Joanes
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
55 urte dituzue. Herrian beti izan zarete oso aktiboak, eta ekimen gehienen antolakuntzan parte hartu duzue. Azkenaldian lekuz kanpo sentitzen hasiak zarete. Amets, pauso bat atzera ematea erabaki duzu. Joanesek jarraitu nahi du.

Descripción

Melodia
Oraindik hango oihartzun hots bat
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Gure garaian Jota Martina
ta Chill Mafiarik ez zen
hala ta guztiz saiatu ginen
geure ildoak mantentzen
burusoinetan hasiak zaizkit
aje dezente agertzen
dantza pausorik ez dakit eta
gainera ez diet ulertzen.

J. Illarregi
Urte luzeetan gure herrian
lanean aritu gara
oinordekotza eman beharko
genukeela baina, hara!
Ez dituzula ezer ulertzen
normala da beharbada
baina eurek gu konprenitzea
garrantzitsuagoa da.

A. Arzallus
Zalantzaren bat baldin badute
hortxe egongo gara gu
baina Joanes karga guk urte
gehiegian daramagu
sarri diogu “Gaztea ez da
erreleboaren kargu”
baina hortarako zaharrak ere
uzten asmatu behar du.

J. Illarregi
Baina inortxok ez digu esan
“Arren urrundu zaitezte”
espreski inor ez da hurbildu
atzerapausoen eske
urte luzeetan egunero guk
lan egin dugu hainbeste
aurretikan ez, baina beraien
ondoan joan gaitezke.

A. Arzallus
Eta ondoan eman’zaiegun
zaintza ta errespetua
baina Joanes asteburu hau
da bistara agertua
gazte errebeldeek hortxe daukate
Hatortxu Rocken lekua
eta guretzat prestatu dute
Hertzainaken kontzertua.

J. Illarregi
Hertzainak edo Hatortxu Rocken
neretzat berdin-berdin du
gazteenekin hala batera
nahi nukeelako hurbildu
askoz hobea ez da izango
atzeko lerrora bildu
bi aurpegiak ezkutatu ta
gero atzetik agindu.