Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Baloia borobila da
ta nire hanka zapala
aspaldi ezagutua
daukat porroten magala.
Jakin arren hamar urte
besterik ez dauzkadala
jolas-orduko jokaldi
bakoitza da azken bala. (bis)
Kanpora joan zait baloia
hau da destinu zitala
ta Aritzek begiratu dit
begietan ze ahala!
Ezpain ertzetik zuzendu
dit irribarre zabala
eta sentiarazi nau
onena banintz bezala. (bis)
Haurrontzat zailak baitira
Iruña zein Donostia
beti bistan uzten dugu
ustekabean uzkia
eta denera heltzen da
futbolaren industria
gure ahalmen apurra
nahiko genuke ustia. (bis)
Nik sarri baloiarekin
egiten dut tupust ia!
Sentitzen dut amorrua
antsia ta angustia
umea deitzen didate
ahula, oilobustia
ta irribarre hori da
falta zitzaidan guztia. (bis)
Ta gurutzatu ditugu
bizpahiru begirada
babesa bidali nahian
guk elkarren begitara.
Txiki eta txikituak
maiz sentitu gara jada
ni txikia naizelako
ta Aritz ere hala da. (bis)
Haundiek, berriz, elkarri
eupada ta besarkada
guri berriz bideetan
dena oztopo ta traba.
Alperrik egingo dute
irri bertatik bertara
haundiak ez dira haundi
txikiak biltzen bagara. (bis)