Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aitor, gazte garaiko lagunen bazkaria antolatzen hasi zara. Alaiari deitu diozu izena eman dezan, baina pandemiaz geroztik, jende askorekin elkartzeak deseroso sentiarazten duela erran dizu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Lehendabizi e-mail bat
Watsappez lau mezu
gaur erantzuna hitzez
eman dezakezu
“zer? Asko al zerate?”
Kezkaz eta kexu
taldera elkartzeko
beldurrez zaude zu
sentitzen det sinistu
baldin badiezu.

A. Martin
Zer gertatu zen, Aitor?
Egin memoria.
Zenbat jende isolatu
kontrako zoria
ez da hainbeste aldatu
orain historia
ta ezin dut erantzi
hain zama lodia:
eztarrian daukadan
agorafobia.

A. Mendiluze
Benetan hala dela
sinistu nahi nuke
baina urte bat joan zen
ta laster bi urte
ta agian pentsatu
beharko zenuke
datu, txerto, notizi
ta beldurren truke
bizia ez bizitza
lapurtu dizute.

A. Martin
Bakoitza bere usteen
eta zirkustantzi
zenbat arau zorrotz ta
hainbeste distantzi
dena bilakatu zen
eraso ta antsi
nahiz txertoa hartuta
beste hainbat sustantzi
beldurraren maskara
ezin dut erantzi.

A. Mendiluze
Gizarte harremana
nahi zuten ekidin
kanpaina egin zuten
hala izan zedin
alperrik egin ditut
hainbeste ahalegin
baina gu elkartuko
gera berdin-berdin
zure maskara horrekin
nahi dezuna egin.

A. Martin
Nahi dudana egingo dut
hau da nire koba
Platonen itzal eta
beldurren aizkora
zuen bazkari hori
ongi irtengo da
ni ez naiz aterako
burbuilaz kanpora
utzidazu arnasten
nire erritmora.