Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Actuación
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Etxea txukuntzen ari zarela, zure nerabezaroko egunerokoa topatu duzu.

Descripción

Melodia
Izarren hautsa egun batean
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hara poema romantiko bat!
Beñat, nolako nibela!
Zenbat azukre, ia-ia usteltzen
ere hasi zait gibela!
Orduan neuzkan hamalau urte
ta orduko uste zaharren truke
betetzen nuen papela
bai, Realeko posterrez neukan
bete-betea logela
Urtz gustokoa nuen taldea
beste askori bezela.
Zenbat maitasun erromantiko!
Arrazoi ahul, esaldi tinko
iruditu zait horrela
beste norbaitena dela.

Ikurrina bat pegatua du
bere azalean nabarmen
garai bateko utopi haiek
ze indar, ze erakarmen!
Tapan jartzen du: “Gora herria.
Iritsiko da udaberria”
gaur udazkena den arren.
Irakurriaz pentsatu dut: “Bai,
Beñat isil zaitez, arren!”
Mutikoari esango nion
gauzatxoren bat pozarren
hainbeste negu, hainbeste uda
ohartzerako ja pasatu da
bai, aldatu gara, garden
ta eskerrak aldatu garen!

Garai batean sinisten nuen
arrazoian eta gudan
gaur egun, berriz, nire burua
aldiro jartzen dut dudan
galdera ikurra eta zalantza
eguneroko nire balantza
bai, neguan ta bai udan
hala gabiltza estropezuka
ikasteko abenturan
mikro aurrera atera eta
ia auzo-lotsaren mugan
baina halere jakin nahi nuke
egunez egun, urterik urte
lehen nor nintzen menturan
eta nor izan nahi dudan.