Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-01-04 Amurrio Jaialdia
Conductor/a
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Urrutitik Euskal Herrira iritsi berriak zarete, zuena atzean utzita. Sustrai bere herrira begira dago beti. Bueltatzeko asmoa eta gogoa du. Aitorrek hemen ikusten du bere etorkizuna, zergatik ez?

Descripción

Melodia
Errota zahar maitea
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Beti da susmagarri
azal beltz zimela
ta uste nuen horrekin
jabetu zinela
ni tratatzen bainaute
Iñaki bezela
ta nik ere argi dut
hangoa naizela.

A. Sarriegi
Ni ere tratatzen naute
Iñaki gisara
baina luzeagoa
daukat begirada
noizbait senti nezake
nik etxe erara
ez da hemen dudana
han ez dudana da.

S. Colina
Ta hangoa ez al da
zure neurrikoa?
Hemen ere bazabiltz
estu gerrikoa
ni nere lurrekoa
naiz nere herrikoa
ta nahi dut bidaia bat
joan-etorrikoa.

A. Sarriegi
Baina han ez janik, ez
etxerik, ez pentsu
ta honantz etorri ginen
gu itxaropentsu
hangoa defenditzen
badezu hainbeste su
ez dut ulertzen zertan
etorri zinen zu.

S. Colina
Etorri nintzen besteen
ametsak entzunik
lau sos irabaztera
lanean jardunik
zuk han ez duzula deus
aditu dizut nik
ez’zazu pentsa hemen
zerbait daukazunik.

A. Sarriegi
Badaukat bizitzeko
ta jateko beste
beraz aldi batean
zaude eta triste
kondena bat betetzen
limosnaren eske
igual bizitzen ere
saiatu zaitezke.

S. Colina
Hortan saiatu nintzen
ta ulertu zenezan
zeu ere saiatzeko
ez ez dizut esan
susmo bat dudalako
aspaldi sospetxan
ez ote garen bizi
ez hemen ta ez han.

A. Sarriegi
Itsasoz heldu eta
joan nahi duzu hegan
nik goizero ikusten dut
zer lor dezakedan
nahiz ta aukera gutxi
dauzkagun aukeran
ilusio bat behintzat
piztu da neregan.

S. Colina
Ilusioa gogoan
txoriak buruan
itsu saiatu zaite
zeure helburuan
nik bueltan joan nahi nuke
pausu seguruan
baina paper gehiegi
behar da munduan.

A. Sarriegi
Nahiz eta kontraesan
asko gure zitan
egon, nik gauza txarra
ez dut besterik han
bete zure ametsa
behin bezala bitan
ta ni hemen banago
etorri bisitan.