Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Hogeita bost puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Segidilla
J. Soto
Bueno, bueno, hau ze poza!
Goxoa zegon arroza.
Pan! Goian da txanpaina
ta busti dit mingaina.
Hor dago aurrean Kontxi
nik ezin diot egotzi
ez gaitula gonbidatu
ez ditu gutxi kontatu
hortxe dago Aleksei.
Baina gaur ez gara sei
eta atzean Ekhine
nere alaba jator, fine
eta hor dago Markel
ez da Angela Merkel.
Ta bizardunak ez dakit
hartu nau pixka´t kezkati
ze ez dut ezagutzen
lehengo urtean ginuzen
gonbidatu gehiago
baina pentsatzen nago
autoinbitatu dela
ni lehengoan bezela
ez du kasi hitz egiten
hortxe dago irakiten
raiatuta munduakin
.....
Neurria: Bi puntuko handia
Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
U. Iturriaga
Begira Rosario egizu zerbait, eten honen jarioa
norbaitek lotu diezaiola lepoan rosarioa.
Neurria: Hamairu puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Segidilla
J. Soto
Zure ama Rosario
horrek bai, ze hitz jario
bera da jatorrena
denetan gogorrena
bera da Markelen ama
eta hori bada zama.
Ni naiz bikote laguna
horrela da maitasuna
berak ez ninun hautatu
nik hautatu nun ta hartu
ezkondu ginen gerora
eta zer den metafora.
Gero Ekhiñe etorri
....
Neurria: Bi puntuko handia
Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
U. Iturriaga
Isildu zaitez ze hor dago Aleksei, eta jakizu begira!
Mertzenario bat da izatez neuk ordainduta etorri da.
Neurria: Hamasei puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Segidilla
J. Soto
Eta mertzenarioa
hori arrosarioa
tipo hau gaizki dago.
Ongi al zegon lehenago?
Hori da nik dudan duda
ez baitu edaten ura
txanpaina ireki dugu
ta zortzi baso ditugu
barkatu ziren beatzi
Aleksei baitzait ahantzi
dena berak edan du
ta neri begitandu
mozkortzen hasi dela
nerabe bat bezela
eta hara leihotikan
ze ikusten dudan hortikan
Neurria: Bi puntuko handia
Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
U. Iturriaga
Alekseik hartu du aiztoa ta kolpetik aorta kendu
baina ze arraio gertatzen da hemen? Ze hizketan jarraitzen du.
Neurria: Hamairu puntukoa, ertainaren moldekoa
Doinua: Segidilla
J. Soto
Hori da gauza normala
zuk ez dakizun bezala
ni nagonez txertatuta
ja hiru dosi hartuta
eta orain laugarrena
nik gorputzean barrena
ja orain naiz inmortala
ta zu pobre mortala
hilko zara segituan
ta ezin konprenituan
hortxe zaude bazkarian
pentsatzen dut aspaldian
orain Jaungoiko naizela
...
Neurria: Bi puntuko handia
Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
U. Iturriaga
Rosarioren aiztoarekin moztu egin dugu takotan
eta lehen hizketan ari zena orain hasi da bertsotan.