Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2022-03-05 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Patxi Iriart, Mizel Mateo

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2022-03-05 Baigorri Berezia
Bertsolaris / Autores
Iriart, Patxi
Mateo, Mizel
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean

Descripción

Melodia
Gizona da zoroa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2022-03-05 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Patxi Iriart, Mizel Mateo

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Iriart
Prefeta dugu lasai hemen ta lasai han
Donibane Lohizunen banderekilan lan
ebasten baitituzte gazteek jarraian
bertan erretzen ziren Bidarten garaian. (bis)

M. Mateo
Jendeek badutela indar ta bertute
frantses banderak kentzen orain zenbait urte
Baina baliorik du ez zazula uste…
Denentzat mokanesak egiten dituzte! (bis)

P. Iriart
Gazteri bat galdua da gaizoa kale!
Marx leitu edo festa eta festan bale!
Bi hautuak dituzte hausnartu edo ele
hautua koka jale edo koko zale! (bis)

M. Mateo
Garbitu nahi dute, hemendik jabea
ta besteek mundu bat nahi zikin gabea
denek amesten dute mundu bat hobea
modan dira gaur egun gorri ta berdea. (bis)

P. Iriart
Lehen naiz elizari begira jarria
ta hemen entzunari hartu dut neurria
hautua da berdea bestea gorria
komunista izanen al da Mesias berria? (bis)

M. Mateo
Mundua aldatzea dute haien xede
GKS pintatzen aritzen da trebe
zerbait ahantzi dute beraiek halere…
Kapitalismoak sortu ditu haiek ere! (bis)

P. Iriart
Mundu hontan sortu dira, ai behar da aipa
bainan kontzientzia hartu dute nahita
beren bidean dira aitzina jarraika
badakite hil behar dutela bere aita. (bis)

M. Mateo
Lasai ez ditugu nahi horiek omendu
nahiz ta inarrosi, haiek lur ta zeru
Patxi barkatu baina isildu gaiten gu
publiztate gehiegi egiten diegu. (bis)